XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

IV. ATALBURUA

MENDIEN USTIAKETA ETA ERABILERA

LEHEN ATALA

XEDAPEN OROKORRAK

47. artikulua.- Xedapen orokorrak

1.- Mendiak, herri erakundeenak nahiz partikularrak izan, ondasun naturalak direla kontuan hartuta eta iraungarritasunaren, ustiaketa eramangarriaren eta probetxurik haundienaren oinarrien arabera ustiatu eta erabiliko dira, mendiaz arrazoiz baliatzea eta izadia egoki artatzea bateragarri bihurtuta.

2.- Mendien izaera edozein dela ere, ustiaketa eta erabilera Baso Administrazioaren eskuhartzearen mendean egongo dira, foru arau honetan bertan eta garatzen duten xedapenetan ezarritako baldintzetan.

3.- Baso Administrazioak Ingurugiroko Eragina Aztertzeko Arautegia bete dadin begiratuko du ustiategien izaera eta ezaugarriengatik derrigorrezkoa denean.